Hezkuntzaren azken erronka gurean etorkinen etorrera intentsoa da. Beste kulturak, beste ohiturak eta beste hizkuntzak dituzte. Euren lurraldeetatik hurrun, gure gizartean murgiltzen dira egun batetik bestera eta, nola ez, izaten duten lehen inpresioa: nora etorri naiz? galderarekin laburbildu daiteke. Kultura, ohitura eta hizkuntza propioak dituen herria gara gu eta horiek mantentzen saiatzen gara. Hala, etorkin gehienek (helduek) gu identifikatzen gaituen ezaugarrietan murgiltzeko asmo gutxi erakusten dute. Kritigarria den edo ez bakoitzak erabaki dezan. Aldiz, badira gutxi batzuk gure hizkuntza ikastera animatu direnak eta horiek txalo zaparrada merezi dute (euskararen egunean egindako moduan).
Ume eta gazteen kasua desberdina da. Hezkuntza sisteman sartzen dira zuzen zuzenean eta honek euskaraz funtzionatzen du. Euren ikasketen garapena hizkuntzaren jakintzak baldintzatzen du eta ondorioz berebiziko garrantzia du euskara ondo menperatzeak. Gurean koziente gara etorkinen euskalduntzeak izugarrizko eragina izango duela, bai euren etorkizunean eta bai euskararen etorkizunean. Horregaitik egunero etorkinei euskara errefortzuak ematen diegu arratsaldetan. Modu zehar batean, euskara beste helburu batzuk betetzeko erabiliz, poliki poliki euskara hobeto menperatzen dutela ikusten dugu eta pozik gaude horretan egiten dugun aportazioarengatik.
JARDUN deituriko euskaldunon elkartearen aipamenak dira hauek. Izan ere, etorkin askori harrera ezinhobea egiten diete, betiere, euskara hizkuntzaren presentzia kontutan hartuz.
Horregatik,JARDUN Bergarako Elkartearen helburu nagusienak hauexek dira:
Bergaran euskal giroa suspertzea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea. Helburu horietara iristeko, antolatu dituzten jarduera guztietan euskararen presentzia ziurtatzen eta sendotzen saiatzen dira. Hori horrela izanik, kulturaren arloko ekintza desberdinak antolatzen dituzte, hala nola: euskararen aldeko muralak, hitzaldiak, kontzertuak, bertsolaritza, dantza tailerrak, amodiozko gutunen lehiaketa,ikastaroak, ikuskizunak, egun bereziak, antzerkiak, eta abar.
Beraz,ikusten duzuen bezala ekintza mordo egiten dituzte gure hizkuntza indartzeko helburuarekin. Eta lehen aipatu dudan bezalaxe, etorkinetaz ere ez dira ahazten. Haientzako euskara lantzeko jarduerak ere topa ditzakegu.
Hiztegia lantzeko eskulanetan!!!
Eskolaz kanpoko euskara errefortzu berezi hauekin, ikasleen motibazioa ziurtatu eta euskara gaitasuna indartu nahi da. Hizkuntza edukiak lantzeaz gain, ikasle etorkinek Euskal Herria eta euskal kultura ezagutu ditzaten lan egiten da. Horretarako, egutegiak eskaintzen dituen egun bereziak erabiltzen dira: Gabonak, Aste Santua, Inauteriak...
Antolatzen diren ekintzak eskulanetan eta jolasetan oinarritzen dira batez ere, eta haurrek, egunero, ordu beteko saioak izaten dituzte. Saio horiek ere, ikastetxean lantzen ari diren gai edota kontzeptu ezberdinak birlantzeko erabiltzen dira.
Hori dela eta, ezinbestekoa da ikastetxeekin harremanetan egotea eta ikastetxearen eta errefortzuetako arduradunarekin koordinazioa izatea. Ikastetxeen kolaborazioa ere oso garrantzitsua da, euskara errefortzuek ikasleek ikastola barruan izan ditzaketen hizkuntza arazoak gutxitzeko aukera eman dezaketelako.
sábado, 8 de diciembre de 2007
Suscribirse a:
Entradas (Atom)