domingo, 27 de enero de 2008

Afrikako etorkinen bidaia latzak


Niri asko harritzen nauena etorkinek gure herrietara heltzeko egiten dituzten bidaiak dira, hau da, bidai latzak eta gogorrak bizi baldintza hobeago baten bila. Baina nire galdera da: Nolakoa da Afrikako egoera? Oso kaxkarra izan behar da haien bizitza arriskuan ipintzeko, ahalegin horietan hiltzeko aukera baitute. Kriston beharrak egon behar dira zure iragana egun batetik bestera betirako ahazteko eta bizitza berri bat eraikitzeko, familiarekin edo kasu gehienetan bakarrik.

Horrexegatik, Afrikako egoerari buruz egon naiz apur bat ikertzen eta interesgarriak iruditu zaizkidan etorkin batzuen testigantzak topatu ditut, hau da, hainbat pertsonen bizipenak itsasoaren barrenean.
Hona hemen Ali eta Jaquim, asilo politikoa eskatu zuten etorkinen hitzak:

«Haizea zakar zebilen, eta olatu handiak. Zorionez, telefono bat genuen eskura»



Boli Kostakoak dira Ali eta Jaquim. Marokon ezagutu zuten elkar, txalupan sartu eta Fuerteventurara iritsi aurretik. Anaiak dirudite. «Bidaian, zer janik ez duzunean, ezinbestekoa da elkarri laguntzea. Norbaiten babesa behar duzu». Astebete eskas daramate Gurutze Gorriaren harrera zentroan, Puerto del Rosarion. Biek asilo politikoa eskatu dute.

Jaquimek 32 urte ditu. «Arrazoi politikoengatik utzi nuen Boli Kosta. Han guda garaitik, leku guztietan bortxakeria handia dago». Filosofia ikasi zuen, eta unibertsitate bizitzan esku hartze zuzena zuen, «ikasleen sindikatuan». Arazoak hasi ziren arte. «Egun batean kide bat hilik agertu zen. Polizia izan zen». Berak ere abisua jaso zuen: «Gertuko pertsona batek esan zidan nik ere berdin buka nezakeela...». Jaquimek Boli Kosta uztea erabaki zuen. Bide luzea egin zuen Afrikan: Ghana, Mali, Mauritania, eta, azkenik, Maroko.

«Ni nekazaria naiz, mendialdekoa», azaldu du Alik. Boli Kostako guda zibilaren ondorioak ere gertu-gertuan ikusi ditu berak. «Eraso egin zioten nire herriari eta ihes egin beharrean aurkitu nintzen. Ordutik deus ez dakit nire familiari buruz, komunikazio sare guztiak apurtuak izan ziren». Alaba eta emaztea utzi zituen Alik. Malitik egin zuen ihes. Aljeriara, eta, handik Marokora. Han ezagutu zuen Jaquim.

«Marokora heltzean lehendabizi Rabatera joan ginen, eta handik Agadirrera. Bidaiak gauez egiten genituen, ezkutuan. Inor ere ez genuen ikusten, ezer ere ez». Mafia bati enkargu egin zioten, txalupa batean sartu eta itsasoa zeharkatzeko. Asteak eman zituzten zain; «zenbaitetan jateko deus ez genuen izaten». Behin batean, egunsentian, abisu eman zieten: «Unea iritsi zela esan ziguten». Bidaia hasi zuten. «Bi egun egin genituen itsasoan. Ostiral batean abiatu ginen, goizeko lauretan, eta igandean erreskatatu gintuzten, goizeko hamarretan». 38 lagun ziren ontzian, gehienak Saharaz hegoaldeko herrialdetakoak. Marokoko kostan bare aurkitu zuten itsasoa, itsaso zabalean sartu ahala, ordea, egoera gaiztotzen hasi zen. «Haizea zakar zebilen, eta olatu handiak. Zorionez telefono bat genuen eskura eta Gurutze Gorriari hots egin genion». Erreskatatu egin zituzten. Kostara heltzeko 34 kilometro geratzen zitzaizkien oraindik; «heriotza segurua zen hura».

Poliziak jatekoa eman zien, eta jantziak. 20 egun egin zituzten «errefuxiatuentzako gunean», Atzerritarrentzako Internamendu Zentroan. Orain Espainiako agintariek beren asilo eskaerak ontzat jotzea espero dute. «Lan egiteko» esperantza dute, eta atzean laga dituzten familiak laguntzekoa. Europa abegikorra nahi lukete bide horretan. «Hainbat immigrazio klase daude,zio politikoek eragindakoa, edo pobreziaren ondoriozkoa. Kasu guztietan, behin ja pertsona bat iritsi denean, harrera egin behar zaio. Gerra, pobrezia... Muturreko egoerak dira, eta gizaki bezala etorkizun bat merezi dugu».

Irakurritakoa harritu egin bazaizu,egin klik hemen eta beste bizipen pertsonalak irakurtzeko aukera izango duzu.

Horrelako hitzak entzuterakoan, zure ikuspuntua eta pentsatzeko modua aldatzen da nahi eta nahiez, eta erreflexiorako bidera garamatza.
Nire ustez, Afrikako arazo nagusienak hauek dira:
- Gehiegizko biztanleria
- Lehortea
- Buruzagi politiko serio eza
- Gehiegizko ustiapenaren ondorioz lehengaien agortzea
- Haurren heriotza tasa altua
- HIESa
- Nazioarteko laguntzen eraginkortasun urria...




Afrika ez da pobrea,baizik eta pobre egin dute han dituzten baliabideez aprobetxatuz.
Europara iristen diren etorkinak jaioterrien miseriatik ihes egiten dute beraien egoera gero eta larriagoa delako. Europa, Afrikako kontinenteak dituen baliabideetaz baliatzen da baina ez du hartu nahi sortzen dituen arazoen ardura.
Heziketarako, elikadurarako, osasunerako eskubideak...munduko ume guztientzakoak dira, ez bakarrik Iparraldeko umeentzat. Eskubide horiek ditugunok ez dutenen alde aldarrikatu behar ditugu. Solidarioak izatea beharrezkoa ikusten dut, eta solidarioa esaten dudanean ez da bakarrik soberan daukaguna ematea, baizik eta guretzat nahi dugun hori( gozokiak, arropa...) erosi beharrean, elkarbanatzea. Izan ere, Iparraldearen eta Hegoaldearen desberdintasunak gutxitu egingo dira gure bizimodua aldatzen badugu, hots, gure kontsumoa murriztuz; gero eta materialistagoak garelakoan nago.Beraz, Gobernuak ez ezik, gure eskuetan ere badago konponbidea.
Bada ordua gure bizimoduaz eta gure kontsumoaz ohartarazteko!!Beharrezkoa denarekin bizitzen ikasi behar dugu, kontsumismoa sahiestuz.

Haien herrietan ez dute bizimodu on bat, ez daukate guk eguneroko bizitzan aurre egiteko ditugun baliabideak;ez medikurik, ez dirurik, ez lanik, ...



Politikaren aldetik gabezi asko dituen herrialdea da, eta nire eskuetan egongo balitz herrialde honen etorkizuna, janari baliabideak, ospitaleak, etxeak...eraikiko nituzke bizi-iraupen hobea izateko. Ezin baitut ikusi baldintza horietan dagoen jendea; ez osasunik, ez higienerik, ez alfabetatzerik, ez janaririk, ez lanik...
EZ BIZITZARIK!!

jueves, 24 de enero de 2008

Etorkin digitalak

Zer nolako eragina daukate teknologia berriak etorkinengan?
Carlos Neri-k, Buenos Aires-eko psikologoa, unibertsitateko irakaslea eta aldi berean, teknologian eta hezkuntzan aditua, blog bat eratu du bertan jaiotakoen eta etorkinen arteko elkarrizketak sustatzeko, "Nativos e inmigrantes digitales" gai moduan izanez.
Bertan, bere ikasleekin izaten dituen mintzaldiak agertzen dira bideo batzuen bitartez. Horietako batzuk ikusi ondoren, pentsarazi ninduen. Izan ere, niri pilo bat kostatzen zait teknologia berriak erabiltzen ikastea, eta eskerrak egunero ikusten ditudan gauzak direla (telebista, mobila, ordenagailua, mikroondasa eta abar), bestela... zailtasunak handiagoak izango lirateke.
Beraz, nire galdera da; etorkinentzat zer nolako eragina izango dute??
Nire ustez, guretzako ez bezala, etorkinentzako dena berria da, haien eguneroko bizimoduan ez baitute halako teknologiarik ikusten. Baina kosta ala kosta, denok bezala teknologia berriak erabiltzen ikasi beharko dute. Mundu digitalean gaude eta haien erabakia gure herrietara etortzea izan bada, ondorio guztiak kontutan hartu behar dituzte.
Normalean, nahiko ondo amoldatzen direla uste dut, nahiz eta hasieran neketsua eta zaila izan.
Pasaden astean, esatebaterako, denda batera sartu nintzen, non hiru beltzaran zeuden. Erosi nuenaren tiket-a ematerako orduan, dendaria, neska gazte bat, izugarrizko zailtasunak izan zituen ordenagailuarekin baita erderazko hizkuntzarekin ere. Horrek ere pentsarazi ninduen, eta pena eman zidan neskatoak txarto pasa zuelako, nahi zuena adierazteko inpotente sentitzen zelako.
Baina teknologia gaiari bueltatuz, gure gizartea horrelakoa da, egunero eboluzionatzen doana. Izan ere, gaur bertan egon naiz lagun batekin hitz egiten. Haur hezkuntzako ikastola batean hasi da lan egiten, konkretuki bost urteko neska-mutilekin, eta ipuinak kontatzerako orduan, irakasleek jada ez dute liburuarekin egon behar; orrialdez orrialdez haur guztien inguruan ipuina kontatzen eta marrazkiak erakusten. Gaur egun, power-point-ari esker hori guztia amaitu egin da hainbat ikastetxeetan!!
Ipuinak pantaila handi batean ikusten dira argitasun osoz eta kazetaren bitartez ere , ahotsa entzun daite. Hortaz, teknologia berrien etorrera, aukera gehiagoko mundu batean murgiltzea dakarkigu.
Noraino ailegatuko da teknologia? Erantzun askotarikoa eta konplexua da, baina argi dagoena egunero egunero eboluzionatzen jarraituko duela, gure eguneroko bizitza apurka apurka ia ohartu gabe, aldatuz.
Nire ustez, gizarteak inposatzen gaituen gauza bat da. Lehen aipatu dudan bezala, haurtzaroan hasten dira teknologia berriak erakusten, eta gero gure adinean, lanak entregatzerako orduan, ordenagailuz egon behar dira guztiak, eskuz ez baitute balio. Eta etxean ordenagailurik ez duenak,zer?? Ba lehenago edo beranduago ordenagailu bat erosten amaituko dutela, beste biderik izan gabe.
Horrexegatik, etorkizunean dena teknologia berriekin egingo denez, zenbat eta lehenago erabiltzen hastea hobeto, etorkizunean zailtasunak sortzea ekiditzeko.
Gizartearen erritmora garatu behar gara, bestela atzeratuak gelditzen gara.
Adinekoek ez diote garrantzi askorik ematen, gauza berriak ikasteko beranduegi dela pentsatzen dutelako, edota baliogarria suertatzen ez zaiolako. Hala ere, bai adinekoei eta gazteei animatzen diet gauza berriak ikastera, haien ezaugarri eta gaitasunetara egokituz gero. Eta gazteak aipatzerakoan, etorkinetaz ere ari naiz, gaur eguneko munduan eta etorkizunean ondo integra daitezen.

lunes, 14 de enero de 2008

Papeles mojados

Hemen usten dizuet etorkinen egoerari buruz aurkitu dudan abesti izugarria. Nire ustez, musika eta letren bidez, hau bezalako abesti izugarri politak baina aldi berean gogorrak sortu al dira. Honen adibide bat Chambao dugu. Abesti honek, etorkinek haien herrietatik ateratzen ahalegintzen direnean, pairatu behar dituzten tristurak eta penak kontatzen dizkigu.
Hona hemen "estribillo"-an esaten duena; oso gogorra iruditu arren, egunero gure errealitatean gertatzen dena baita.

"MUCHOS NO LLEGAN
SE HUNDEN SUS SUEÑOS
PAPELES MOJADOS
PAPELES SIN DUEÑO..."

domingo, 13 de enero de 2008

Etorkinak eta drogen mundua

Esan beharra dago, gaur egun gure herrietara heltzen diren etorkin gehienak lanpostu on bat topatzeko asmoz etortzen direla. Gehienetan guk nahi ez ditugun lanpostuak hartzen dituzte, bestela, baztertuak izaten dira eta zailtasun handiak izaten dituzte gizarteratzeko. Askok bizitzan aurrera egiteko asmoz, era ilegalean drogak saltzea irtenbide bakarra dela pentsatzen dute.
Hortaz, askok eta askok haien hirietatik ekartzen dute droga, eta hauxe baita benetan izan ohi dituzten zailtasun handienetariko eta arriskutsuenetariko bat: muga pasatzea.
Hona hemen,"Callejeros"-ko bideo interesgarri bat:

Ikaragarria eta sinestezinezkoa iruditzen zait egoera horietan bizi diren pertsonak mila izatea. Bizitzako egoera zail eta gogor horietan behin murgilduta daudenak edozer gauza egiteko gai dira, kontutan hartu behar da,askok ahalegin horietan hil egiten direla.

sábado, 12 de enero de 2008

Legez kanpoko etorkinak

Espainian era ilegalean sartzen saiatzen diren etorkinak askok dira. Baina horietatik gehienak haien herrietara bidaltzen dituzte berriro.Izan ere, legezko paperak ez dituzte eta hau Gobernuarentzat ilegala da.
Gai hau jorratzen duen abesti bat topatu dut. Manu Chao abeslari famatuarena da, entzun arretaz:

sábado, 8 de diciembre de 2007

Etorkinak gurean

Hezkuntzaren azken erronka gurean etorkinen etorrera intentsoa da. Beste kulturak, beste ohiturak eta beste hizkuntzak dituzte. Euren lurraldeetatik hurrun, gure gizartean murgiltzen dira egun batetik bestera eta, nola ez, izaten duten lehen inpresioa: nora etorri naiz? galderarekin laburbildu daiteke. Kultura, ohitura eta hizkuntza propioak dituen herria gara gu eta horiek mantentzen saiatzen gara. Hala, etorkin gehienek (helduek) gu identifikatzen gaituen ezaugarrietan murgiltzeko asmo gutxi erakusten dute. Kritigarria den edo ez bakoitzak erabaki dezan. Aldiz, badira gutxi batzuk gure hizkuntza ikastera animatu direnak eta horiek txalo zaparrada merezi dute (euskararen egunean egindako moduan).
Ume eta gazteen kasua desberdina da. Hezkuntza sisteman sartzen dira zuzen zuzenean eta honek euskaraz funtzionatzen du. Euren ikasketen garapena hizkuntzaren jakintzak baldintzatzen du eta ondorioz berebiziko garrantzia du euskara ondo menperatzeak. Gurean koziente gara etorkinen euskalduntzeak izugarrizko eragina izango duela, bai euren etorkizunean eta bai euskararen etorkizunean. Horregaitik egunero etorkinei euskara errefortzuak ematen diegu arratsaldetan. Modu zehar batean, euskara beste helburu batzuk betetzeko erabiliz, poliki poliki euskara hobeto menperatzen dutela ikusten dugu eta pozik gaude horretan egiten dugun aportazioarengatik.


JARDUN deituriko euskaldunon elkartearen aipamenak dira hauek. Izan ere, etorkin askori harrera ezinhobea egiten diete, betiere, euskara hizkuntzaren presentzia kontutan hartuz.
Horregatik,JARDUN Bergarako Elkartearen helburu nagusienak hauexek dira:
Bergaran euskal giroa suspertzea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea. Helburu horietara iristeko, antolatu dituzten jarduera guztietan euskararen presentzia ziurtatzen eta sendotzen saiatzen dira. Hori horrela izanik, kulturaren arloko ekintza desberdinak antolatzen dituzte, hala nola: euskararen aldeko muralak, hitzaldiak, kontzertuak, bertsolaritza, dantza tailerrak, amodiozko gutunen lehiaketa,ikastaroak, ikuskizunak, egun bereziak, antzerkiak, eta abar.

Beraz,ikusten duzuen bezala ekintza mordo egiten dituzte gure hizkuntza indartzeko helburuarekin. Eta lehen aipatu dudan bezalaxe, etorkinetaz ere ez dira ahazten. Haientzako euskara lantzeko jarduerak ere topa ditzakegu.





Hiztegia lantzeko eskulanetan!!!


Eskolaz kanpoko euskara errefortzu berezi hauekin, ikasleen motibazioa ziurtatu eta euskara gaitasuna indartu nahi da. Hizkuntza edukiak lantzeaz gain, ikasle etorkinek Euskal Herria eta euskal kultura ezagutu ditzaten lan egiten da. Horretarako, egutegiak eskaintzen dituen egun bereziak erabiltzen dira: Gabonak, Aste Santua, Inauteriak...
Antolatzen diren ekintzak eskulanetan eta jolasetan oinarritzen dira batez ere, eta haurrek, egunero, ordu beteko saioak izaten dituzte. Saio horiek ere, ikastetxean lantzen ari diren gai edota kontzeptu ezberdinak birlantzeko erabiltzen dira.
Hori dela eta, ezinbestekoa da ikastetxeekin harremanetan egotea eta ikastetxearen eta errefortzuetako arduradunarekin koordinazioa izatea. Ikastetxeen kolaborazioa ere oso garrantzitsua da, euskara errefortzuek ikasleek ikastola barruan izan ditzaketen hizkuntza arazoak gutxitzeko aukera eman dezaketelako.

martes, 27 de noviembre de 2007

Gizarte bazterkeria

Etorkin gehienek, beste lurralde batera joaten direnean, gizarteratze prozesu bat egin behar dute gure gizartearen bazterkeriari aurre egin ahal izateko. Izan ere, gizarte bazterkeria oso hedatuta dago gaur egun eta horrexegatik, merezi duten berdintasuna eta eskubideak aldarrikatu nahiko nituzke.