sábado, 8 de diciembre de 2007

Etorkinak gurean

Hezkuntzaren azken erronka gurean etorkinen etorrera intentsoa da. Beste kulturak, beste ohiturak eta beste hizkuntzak dituzte. Euren lurraldeetatik hurrun, gure gizartean murgiltzen dira egun batetik bestera eta, nola ez, izaten duten lehen inpresioa: nora etorri naiz? galderarekin laburbildu daiteke. Kultura, ohitura eta hizkuntza propioak dituen herria gara gu eta horiek mantentzen saiatzen gara. Hala, etorkin gehienek (helduek) gu identifikatzen gaituen ezaugarrietan murgiltzeko asmo gutxi erakusten dute. Kritigarria den edo ez bakoitzak erabaki dezan. Aldiz, badira gutxi batzuk gure hizkuntza ikastera animatu direnak eta horiek txalo zaparrada merezi dute (euskararen egunean egindako moduan).
Ume eta gazteen kasua desberdina da. Hezkuntza sisteman sartzen dira zuzen zuzenean eta honek euskaraz funtzionatzen du. Euren ikasketen garapena hizkuntzaren jakintzak baldintzatzen du eta ondorioz berebiziko garrantzia du euskara ondo menperatzeak. Gurean koziente gara etorkinen euskalduntzeak izugarrizko eragina izango duela, bai euren etorkizunean eta bai euskararen etorkizunean. Horregaitik egunero etorkinei euskara errefortzuak ematen diegu arratsaldetan. Modu zehar batean, euskara beste helburu batzuk betetzeko erabiliz, poliki poliki euskara hobeto menperatzen dutela ikusten dugu eta pozik gaude horretan egiten dugun aportazioarengatik.


JARDUN deituriko euskaldunon elkartearen aipamenak dira hauek. Izan ere, etorkin askori harrera ezinhobea egiten diete, betiere, euskara hizkuntzaren presentzia kontutan hartuz.
Horregatik,JARDUN Bergarako Elkartearen helburu nagusienak hauexek dira:
Bergaran euskal giroa suspertzea, kultur ekintza euskaldunak bultzatzea, euskaltzale guztien indarrak batzea eta euskararen erabilera sendotzea. Helburu horietara iristeko, antolatu dituzten jarduera guztietan euskararen presentzia ziurtatzen eta sendotzen saiatzen dira. Hori horrela izanik, kulturaren arloko ekintza desberdinak antolatzen dituzte, hala nola: euskararen aldeko muralak, hitzaldiak, kontzertuak, bertsolaritza, dantza tailerrak, amodiozko gutunen lehiaketa,ikastaroak, ikuskizunak, egun bereziak, antzerkiak, eta abar.

Beraz,ikusten duzuen bezala ekintza mordo egiten dituzte gure hizkuntza indartzeko helburuarekin. Eta lehen aipatu dudan bezalaxe, etorkinetaz ere ez dira ahazten. Haientzako euskara lantzeko jarduerak ere topa ditzakegu.





Hiztegia lantzeko eskulanetan!!!


Eskolaz kanpoko euskara errefortzu berezi hauekin, ikasleen motibazioa ziurtatu eta euskara gaitasuna indartu nahi da. Hizkuntza edukiak lantzeaz gain, ikasle etorkinek Euskal Herria eta euskal kultura ezagutu ditzaten lan egiten da. Horretarako, egutegiak eskaintzen dituen egun bereziak erabiltzen dira: Gabonak, Aste Santua, Inauteriak...
Antolatzen diren ekintzak eskulanetan eta jolasetan oinarritzen dira batez ere, eta haurrek, egunero, ordu beteko saioak izaten dituzte. Saio horiek ere, ikastetxean lantzen ari diren gai edota kontzeptu ezberdinak birlantzeko erabiltzen dira.
Hori dela eta, ezinbestekoa da ikastetxeekin harremanetan egotea eta ikastetxearen eta errefortzuetako arduradunarekin koordinazioa izatea. Ikastetxeen kolaborazioa ere oso garrantzitsua da, euskara errefortzuek ikasleek ikastola barruan izan ditzaketen hizkuntza arazoak gutxitzeko aukera eman dezaketelako.

martes, 27 de noviembre de 2007

Gizarte bazterkeria

Etorkin gehienek, beste lurralde batera joaten direnean, gizarteratze prozesu bat egin behar dute gure gizartearen bazterkeriari aurre egin ahal izateko. Izan ere, gizarte bazterkeria oso hedatuta dago gaur egun eta horrexegatik, merezi duten berdintasuna eta eskubideak aldarrikatu nahiko nituzke.

domingo, 18 de noviembre de 2007

Blog honek, etorkinak gaur eguneko hezkuntza sisteman nola murgiltzen diren ikustea du helburu. Horrexegaitik, gai honi buruz gehiago sakontzea nahiko nuke.
Hezkuntza edukitzea, etorkinen ardura eta beharra da, gizartearen inongo bazterketarik gabe; jokabide xenofoboak eta jarrera arrazistak gero eta ugariagoak baitira.

Etengabe, egunetik egunera gero eta ikasle etorkin gehiago ari dira sartzen gure hezkuntza-sisteman. Baina oraindik ere ez ditugu behar bezala tratatzen. Askok ez dira ondo integratzen eta horren arrazoiak, etorkinen bilakaera... eta gauza asko gehiagotaz mintzatuko gara blog honetan, iritzi, ikuspuntu eta hausnarketa desberdinen bidez.

Beraz, sahiatuko naiz pertsona orori erakustaraztea gure benetako errealitatea, hau da, etorkinek jasotzen duten bazterketa sozialaz jabetzea. Hortaz, jendea kontzientzia har dadin, txikitatik gizarteratzeko dauzkaten arazoak plazaraztea da nire helburuenetariko bat.
Era berea, kulturanistazunaren garrantzia azpimarratuko dugu behin eta berriro, denok berdintasunaren aldeko apostua egitea espero dudalako.
Ongi etorriak!
Hasi baino lehen, nire burua aurkeztu nahiko nuke; Leire López naiz, 19 urteko neska gasteiztarra eta Gizarte Hezkuntzako 2.mailan nago.

Ikusten duzuen bezala, etorkinen egoerari buruzko blog-a da, hain zuzen, etorkinen hezkuntzari buruzkoa. Gaur eguneko gai interesgarria iruditzen zait, baita geure etorkizunera begira ere. Etorkinen presentzia gero eta ugariagoa da eta zer esanik ez gizarteratzeko dituzten sailtasunetaz!
Gizarte arazoak mila dira, baina gertuen ditugun arazo gehienei ere ez dizkiegu asko erreparatzen. Etorkizuneko gizarte hezitzaile bezala, gai gogorra iruditzen zait eta egoeraz jabetzeaz gain, etorkizunean etorkinen egoera hobetuko delakoaren esperantzarekin mintzatuko gara blog honetan, arazo hauei behar bezalako garrantzia emanez.

jueves, 15 de noviembre de 2007

Guztiok gara etorkinak

Nork ez du ezagutzen gerra garaian atzerrira joan zen norbait? Denok dugu senide edo lagunen bat kanpora alde egin zuena hemengo egoera kaxkarra zenean. Edo ez al daude gure inguruan hona etorri behar izan zutenak euren herri edo hirietan lanik ez zegoelako? Eta ez dugu urrutiraino joan behar, izan ere ugari dira industrializazio garaian fabriketara lan bila joan zirenak, eurek ez ziren etorkinak, ala? Baina gauzak aldatu dira. Gaur egun, etorkina izateak konnotazio negatiboa dakar askotan. Hemengoek nahi ez ditugun lanak hartzen dituzten arren, askok diote gureak kendu nahi dizkigutela. Etorkinak gero eta gehiago dira, eta hori eskoletan ere nabaritzen da. Ikasle etorkinen hazkundeak ez du etenik Hego Euskal Herrian. Derrigorrezko hezkuntzan ari direnak kontuan hartuta, ikaslegoaren % 4,4 etorkinen seme-alabek osatzen dute. EAEn urtero 2.500 inguru dira eskolara hasten diren ikasle etorkinak. Halere, batez besteko handiena Nafarroan ematen da: han 10 ikasletik bat etorkina da. Horregatik, jatorri, kultura eta hizkuntza ezberdinetatik datozen haur eta gazte horien integrazioa erronka bilakatu da hezkuntza sistemarentzat, hizkuntz ereduak tarteko.

Hemen usten dizuet interkulturalitateari buruz aurkitu dudan bideo interesgarri bat, zuei ere gustatzea espero dut:

jueves, 11 de octubre de 2007

etorkinen egoera


Gaur lehenego aldia da blog honetan idazten dudala, eta hemendik aurrera gauza pilo eta interesgarri idatziko dira bertan, eta guzti horiek hezkuntzarekin zerikusia izango dute.